Uztaileko odol ateraldia egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko uztailaren 26a

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan. Uda sasoian ere odola ematearen garrantzia azpimarratu dute Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek.

Odola emateko hileko hitzordua izango dute odol emaileek gaur, uztailak 26. Hilero bezala, herritarrek 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango dute odola, anbulatorioan. 

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek uda sasoian odola ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute, eta herritarrak gaurko hitzordura gonbidatu dituzte.

Abuztuan  bi hitzordu izango dituzte odol emaileek. Hilaren 30ean eta 31n.

Uztarriak 2017ko maiatzeko aldizkarian odol emaldi baten inguruko argazki erreportajea argitaratu zuen. Bertan, pausoz pauso azaltzen da nolakoa izan ohi den odola ematearen prozesua. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide