"Haujijijai batzordeak kamiseta arroxa berriak atera ditu epe luzerako disenuarekin. Hau ondo iruditzen zaigu. Berrerabilpena bultzatzen ari garen garai hauetan, urtero kamiseta berri bat erosi behar izateari zentzu handirik ez diogu bilatzen. Beraz, erabaki horrekin ados gaude.
Halere, dirudienez, adierazpen jakin batzuk eramango ditu kamiseta berri horrek, eta hori da ondo ikusten ez duguna. Gure ustez, herri osoarentzat festa dinamizatzeko sortutako mugimendu batek ez lituzke alderdikeria adierazten duen lelorik eraman behar. Kamisetak “neutroak” izan beharko lirateke; bakoitzak gehitu diezaizkiola nahi dituen leloak (errespetuzkoak, beti ere).
Bestalde, errespetua eskatzen dugu festetako hainbat ekitalditara agertuko diren herritarrentzat. Pintadarik edo irainik gabeko festak nahi ditugu. Errespetua denentzat.
Amaitzeko, erasorik gabeko festak nahi ditugu, batez ere sexu erasorik gabeko festak. Ez beti da Ez!
Ondo pasatu, saninaziyuek!".