Saninazioak 2017

Animatu Marea Arroxa dantzan jartzera

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2017ko uzt. 27a, 15:16

Aurtengoan ere Marea Arroxak hartuko ditu kaleak uztailaren 30ean, txupinazoa eta gero. Urtero bezala, kalejira musikatua izango da 12:05ean plazatik abiatuta, eta hainbat geldialdi egingo dituzte trikiti eta pandero doinuekin dantzan aritzeko. Zazpi jauzi, Lantzeko inauteriak, Ai ixabel eta polka izango dira herriko txoko desberdinetan dantzatuko diren kantak. Hemen, Marea Arroxako hainbat gaztek egin duten tutoriala, herritar guztiok dantzak ikasi eta igandean parte hartzeko!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide