Bukatu dituzte Soreasu auzoko kale bat eraberritzeko lanak

Uztarria.eus 2017ko abu. 3a, 19:21

Soreasu auzoko 2 eta 5 etxe atarien arteko kalea eraberritzeko lanak bukatu dituzte dagoeneko. Ekainarekin hasi zituzten lanak, eta saneamendua, errepidea eta espaloiak berritu ditu udalak kale horretan. 120.000 euroko aurrekontua izan dute obrek.

Udalak jakinarazi duenez, lanok bukatuta, Soreasu auzoaren eraberritze osoa egin dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide