Bizkaie.biz Bizkaiera darabilen kultur agerkariak Orhantza Alegria Egurra ta kitto taldeko gitarra-jotzailea elkarrizketatu du. Taldearen musika ibilbideaz, bilakaeraz eta musika kontsumitzeko moduez hitz egin du azpeitiarrak.
Hemen elkarrizketaren zati bat:
Bideoklip barria grabau dozue Gaztelugatxe inguruan. Zelakoa izan da grabazinoa? Eta zergaitik aukeratu dozue leku hori?
Aurretik beste bideoklip bi be kaleratu genduzan. Baina udearen hasieran, sasoi honetarako gure kontzertuei oihartzun bat emoteko asmoz, bideoklip bat kaleratzea idea ona izan eitekeala pentsau genduan.
Beste bideoklip biak gure inguruko jenteak sortu zituan eta orain efektu bereziakaz probetea pentsau genduanez, Bilboko ikus-entzunezko enpresa bategaz jarri ginan hartu-emonetan. Lekua, ideak… dana erabagi dabe eurek. Guk kantua aurkeztu baino ez geuntsen egin.
Zergaitik aukeratu dozue Aske edo loturik abestia bideokliperako?
Udearen hasierarako kantu alai eta positibo bat nahi genduan eta abesti honen berbak eta musikea egokiak iruditu jakuzan. Besteak rockeroagoak dira.
Elkarrizketa osoa hemen irakurri daiteke.