Lagun Onaken talde mistoko Alvaro Garciak hirugarren egin du Iruñerriko Itzulian

Uztarria.eus 2017ko abuztuaren 5a

Alvaro Garcia, saria jasotzen. (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea)

Abuztuaren 1etik atzora bitartean Iruñerriko Itzulia jokatu da Nafarroan, eta Lagun Onak txirrindulari elkarteak talde mistoa osatu du lasterketan lehiatzeko. Taldeko Alvaro Garciak hirugarren postua lortu du bakarkako sailkapen orokorrean, 08:39:12 denborarekin.

Klub desberdinetako lau lagunek osatu dute Lagun Onaken Atracciones Sanz talde mistoa. "Talde propioa osatu ezean, txirrindulariei aukera eman nahi genien lasterketan lehiatzeko, eta arrazoi horregatik batu ditugu talde desberdinetako txirrindulariak", esan du Lagun Onakek. Modu horretara, talde mistoa egiteko ardura izan du herriko txirrindulari elkarteak, eta horregatik jantzi dute Atracciones Sanzen elastikoa. 

Kantabriako (Espainia) Isidoro San Justo taldeko txirrindularia da Garcia. Lasterketa, berriz, 33. urtez jokatu dute, eta lau etapek osatu dute. Iruñerrian eta Etxarri Aranatzen egin dituzte probak, eta etapa bakoitzean, gutxi gorabehera, 85 kilometrotako ibilbidea egin dute txirrindulariek. 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide