Auto batek bi txirrindulari harrapatu ditu Landetan

Uztarria.eus 2017ko abu. 7a, 16:12

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Citroen C4 markako auto batek bi txirrindulari harrapatu ditu 10:50ak aldean, Landeta auzoan, GI-2634 errepidean. Haien arabera, 40 eta 43 urteko bi gizonezko dira txirrindulariak, eta anbulantziak Zumarragako ospitalera eraman ditu zaurituak. Konortea galdu gabe eraman dituzte ospitalera, baina ez dute zehaztu haien egoera zein den.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide