Abuztuan zehar, Burdinbidearen Euskal Museoak astegunetan ere egingo ditu Lasaora bidaiak

Uztarria.eus 2017ko abuztuaren 9a

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen irteerak ugaritu egin ditu abuztuan. Hilabete honetan zehar, beraz, asteburuetan eta jaiegunetan ez ezik, astegunean ere egingo dituzte Lasaora irteerak. Asteartetik ostiralera bitartean, 12:30ean eta 18:00etan abiatuko da diesel trena museo paretik.

Informazio osoa 943-15 06 77 telefonoan edo www.euskotren.eus atarian lortu daiteke. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide