Iraurgi SB-k Araia Peña fitxatu du

Uztarria.eus 2017ko abu. 10a, 18:02

Araia Peña. (Wang connection)

Azpeitia-Azkoitia Iraurgi SBk Araia Peña gernikarra fitxatu du, eta datorren denboraldian Añares Rioja taldeko joku antolatzaileetako bat izango da. Hain zuzen, osatuko duten taldea “lehiakorra” izango dela adierazi du, eta zaleek haien partidetan “gozatzea” espero du.

Aurretik Ibaizabal saskibaloi taldean jokatutakoa da Peña, eta lehenego urtea izango da Iraurgin jokatuko duena. Klubak adierazi duenez, batez ere taldea antolatzen “oso lagungarria” izango da Peña.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide