Donostiako Aste Nagusia dela eta, Azkoitia eta Donostia lotzen dituen UK01 linean gaurko autobus zerbitzu berezia prestatu dute bihartik hilaren 19ra bitartean. Hala, Donostiara joateko, 23:55ean iritsiko da autobusa Azpeitira, eta ohiko geldialdirak egingo ditu. Itzultzeko autobusa, berriz, 01:05ean egongo da Donostian.
Horrez gain, Lurraldebusek jakinarazi duenez, UK01 lineako hainbat ordutan aldatu egingo dute Donostiako geralekua, eta Askatasunaren Etorbidean izan beharrean, Zubieta kaleko 22 zenbakian hartu beharko dute autobusa. Honako orduetako autobusei eragingo die aldaketak: abuztuak 12, 14, 16, 17, 18 eta 19an, 22:05, 23:05 eta 00:05ekoak; eta abuztuak 13an eta 15ean, 22:05ekoak eta 00:05ekoak. Gaueko autobus zerbitzu bereziak ere Zubieta kalean geratuko dira. Gainerako orduek, berriz, ohiko geltokia izango dute.