Bihartik asteartera bitartean lurrunezko trenen irteerak egingo dituzte Lasaora

Uztarria.eus 2017ko abuztuaren 11

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen irteerak prestatu ditu bihartik hilaren 15era bitartean. Ohi bezala, museo aurretik Lasaora egingo dituzte joan-etorriak, eta honako ordutegia izango dute: bihar, larunbata, 12:30ean eta 18:00etan abiatuko dira. Igandean, 12:30ean egingo dute irteera; eta asteartean ere 12:30ean joango dira. Astelehenetan itxi egiten dute museoa.

Horrez gain, gogoratu dute abuztuan zehar, astegunetan, diesel trenarekin egiten dituztela irteerak, 12:30ean eta 18:00etan. Informazio osoa 943-15 06 77 telefonoan lortu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide