Iaz Emakumeen Espainiako Lehen Mailatik jaitsi zen eta aurten Bigarren Mailan jokatuko duen Oiartzun Kirol Elkarteko taldean jarraituko du Eguzkiñe Peña (Azpeitia, 1992) beste denboraldi batez.
Peñak hainbat urtez jokatu du emakumeen lehen mailan; izan ere, Oiartzunen aritu aurretik sei denboraldi egin zituen Realean. Hara iristerako, Lagun Onaken jokatu zuen hainbat urtez.