Joan zen ostegunean, Donamariako (Nafarroa) jaietan, hainbat herritar eta bertsolari herri horretan dagoen moja etxera joan zen giroa alaitzera. Ohitura dute han klausurako mojengana joatea Ama Birjin festetan, eta, ohiturari jarraituz, aurten ere egin zieten haiei bisita. Mojen harrera beroa jaso zuten bisitariek; izan ere, dantzan eta kantuan murgildu ziren jai giroan mojak ere.
Bada azpeitiar bat komentu horretan: Olatz Garmendia (Azpeitia, 1948). 40 urte baino gehiago daramatza azpeitiarrak Donamariako komentuan, eta goiko bideoan abesten agertzen da Garmendia.
Bideoak Twitterreko komentuan festan izan zen erabiltzaile batek bidali dizkio Uztarriari. Ohiartzun izugarria izan dute Donamariako komentuan hartutako irudiek sare sozialetan.
Lotura honetan irakur daiteke Oihana Iguaran bertsolariak Donamarian bizi izandakoaz bertsolaria.eus atarian idatzi duen artikulua.