Imanol Kerejetak Hondarribiako Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa irabazi du

Uztarria.eus

Imanol Kerejeta margolaria. (Mondraberri)

Emeki elkarteak antolatzen du txapelketa, eta 1.000 euro eta elkartearen oroigarria eskuratu ditu azpeitiarrak. Guztira, 26 partaide aurkeztu ziren lehiara.

Imanol Kerejeta margolari azpeitiarrak Hondarribiako (Gipuzkoa) Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa irabazi du. Emeki elkarteak antolatzen du txapelketa, eta 1.000 euro eta elkartearen oroigarria eskuratu ditu azpeitiarrak. Guztira, 26 partaide aurkeztu ziren lehiara, eta hainbat ordu margotzen eman ostean –gehienez bederatzi–, epaimahaiak Kerejetaren lana zela onena erabaki zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide