Oraindik eman daiteke izena DYAren Sorosle eta lehen sorospen ikastaroan

Uztarria.eus 2017ko ira. 1a, 11:45

Bihotz Biriken Suspertze Egunaren harira DYAk Azpeitian egindako erakustaldiko irudia. (Maialen Etxaniz)

Saioak astelehenean, irailaren 4an, hasiko dira, eta hilaren 22ra arte luzatuko dira. Klaseak DYAk Azpeitian duen ordezkaritzan egingo dituzte, 19:00etatik 21:00etara. Izen-ematea 110 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek.

Astelehenean, hilaren 4an, hasiko da DYAk eskainiko duen sorosle eta lehen sorospen ikastaroa, baina izen-ematea zabalik dago oraindik. Parte hartu nahi dutenek 110 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta saioetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez sorospen ezagutzak izatea. 

Irailaren 22ra bitartean eskainiko dituzte saioak, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara. DYAk Azpeitian duen ordezkaritzan, Urola kalean, izango dira klaseak. 

Egunerokoan edonork izan ditzakeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute ikastaroan izena ematen dutenek, hala nola bihotzaren eta biriken susperketa nola egin edo zauriak, hausturak eta erredurak nola sendatu. Ikastaro bukaerako frogak gainditzen dituztenek, DYAren Sorosle Titulua eskuratuko dute.

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroan izena eman edo horren inguruko informazio gehiago nahi duenak, 943-46 46 22 telefonora deitu behar du. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide