Helburuak beteta amaitu dituzte aurtengo Munoaundiko indusketak

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 1a, 19:34

Munoaundiko aztarnategian 22 lagun aritu dira lanean batez beste. (Antxoka Martinez)

Bizi mailetan sakondu, bestelako etxebizitza bat topatu eta harresiaren ingurua hobeto ezagutu dute. Bigarren indusketa eremuko sarbidean lan egiteko asmoa dute irailean.

Azkoitia eta Azpeitia arteko Munoaundi aztarnategian indusketak egiten aritu dira hainbat lagun udan, ohiko bihurtu den moduan. Hamabigarren ekinaldia izan da aurtengoa, eta Burdin Aroko guneko lehen indusketa eremuan aritu dira lanean. Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatzen ditu indusketak eta Azpeitiko zein Azkoitiko udalek nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen dituzte. Antxoka Martinez Aranzadiren Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da Munoaundiko indusketen zuzendaria, eta hark azaldu duenez, jarritako helburuak bete dituzte aurtengoan; beraz, "pozik" dago.

Haren arabera, honako helburu hauek bete dituzte, besteak beste: Munoaundiko bizi mailetan sakondu dute, bestelako etxebizitza bat topatu dute eta harresiaren kanpoko zein barruko aldeak hobeto ezagutu dituzte. Horregatik, indusketak "arrakastatsuak" izan direla adierazi du.

Ohiko indusketez gain, bost zundaketa inguru ere egin dituzte. "Metropolia, zoritxarrez, urtero bezala, ez dugu topatu, baina bestelako zenbait egitura arraro ikusi ditugu".

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide