Xabi Bordak Seamus Heaneyren poesia euskaratu du Munduko Poesia Kaierak egitasmorako

Uztarria.eus 2017ko ira. 4a, 14:49

Susa argitaletxeak 2014tik abiatzen duen Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren udazkeneko uzta kaleratzear da, eta Beñat Sarasola proiektuko zuzendariak jakinarazi duenez, poesia bilduma berrian Xabi Bordak eta Hiromi Yoshidak hartu dute parte. Jaiotzez japoniarra da Yoshida, baina lotura estua du Azpeitiarekin. Izan ere, 1995etik ia urtero etortzen da herrira.

Munduko Poesia Kaierak proiektuan nazioarteko poeten antologia laburrak argitaratzen dituzte urtero, euskaraz. Udazkeneko bildumarako, Bordak Seamus Heaney idazle eta Literaturako Nobel Saridunaren poemak euskaratu ditu. Yoshidak, berriz, Chuya Nakahara japoniarraren lanak itzuli ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide