Zer da ile-apaindegi biologiko bat?
Naturarekin eta gorputzarekin errespetuzko kontaktu zuzena izatea bere osotasunean: produktuetan, lan egiteko moduan...
Anarentzat, sexualitatea hiru hitzetan...
Plazera, orgasmoa eta jolasa.
Erotismoak eta ile-apaindegi biologikoak zertan izan dezakete lotura?
Biek erritmo biologiko bat dutela ulertzen dut, prozesu bat dutela, bakoitzak berea.
Zer moztuko zenuke guraizeekin?
Buruaren gehiegizko erabilera.
Zerk ematen dio kolorea bizitzari?
Maitasunak.
Ileak non eta nolakoak?
Non ez dakit, baina dauden tokian kixkur-kixkurrak.
Zer dio ispiluak?
Begiratu, konektatu eta maitatu.
Zein azpeitiar orraztuko zenuke?
Zu zeu!
Zita baterako looka?
Bakoitzak duen xarma potentziatzea garrantzitsua da, baina gehiegi transformatu gabe.
Ilea laztanduz, masajea emanez, orgasmoa izaten duenik ba omen da...
Seguru. Gaitasuna izan bai, baina mugak gainditu behar.
Bidaiatzeko leku bat?
Holanda. Lore artean etzanda, ederki!
Zintzilik duzun desioa...
Ba, bidaia luze bat egitea.
Desioaren etsaia da...
Indarkeria.
Izozkia, zer zaporetakoa duzu gustuko?
Jogurt zaporekoa.
Liburu bat?
Miss zapatos de lujo.