Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoak jokatuko dituzte bihar Sammic eta Añares Rioja ISBk

Gizonen taldea Altsasun ariko da, Navarraren kontra, 17:00etan. Emakumeek, berriz, Orthez hartuko dute Azkoitian, 17:30ean.

Iraurgi Saskibaloiko bi talde nagusiek denboraldi-aurreko lehendabiziko lagunartekoak dituzte bihar. Sammic Hosteleriak Navarraren aurka jokatuko du Altsasun, 17:00etan. Lolo Encinasen mutilek orainarte egin duten lana agerian uzteko aukera izango dute Zilarrezko LEB ligan arituko den Navarraren kontra. Sammic Hosteleriak hutsune nagusi batzuk dituenez, harrobiko gazteek osatuko dute Urrezko LEB ligan arituko den taldea.

Añaresek, berriz, Azkoitian jokatuko du, Frantzian Nazional 1 ligan lehiatzen den Orthezen aurka; 17:30ean hasiko da neurketa. Xabier Chicoren taldea orain bi aste hasi zen lanean, orainarte prestaketa fisiko astuna izan dute nagusi, eta bihar ia guztiz berria den taldeak elkarrekin jokatzeko aurreneko aukera izango du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide