Iraurgiren bi talde nagusiek irabazi egin dituzte denboraldi-aurreko aurreneko partidak. Zapatuan jokatu zituzten neurketak bi taldeek. Azkoitian, Añaresek 70 eta 63 irabazi zuen Orthezen aurka. Markagailuak gorabehera dezente izan bazuen ere, azkenean Chicoren taldeak garaipen ona lortu zuen, itxura ona eskaini zuen Orthezen aurka.
Sammic Hosteleriak, berriz, Altsasun 72 eta 77 menderatu zuen Basket Navarra. Encinasen taldeak, lehen laurden zoragarri batean, partida hautsi zuen eta, neurri handi batean, horri esker azkenean garaipena lortu zuen. De Cimanek eta Portalezek 14na puntu saskiratu zituzten.