Jon Gurrutxagak hirugarren saria eskuratu du Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan

Uztarria.eus 2017ko irailaren 13a

Argi Berri Elkarteak Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketaren 26. edizioa antolatu du aurtengoan, eta, guztira, 25 lan bildu dituzte hiru mailatan. Sarituen artean da Erniarraitz bertsozale elkarteko kide den Jon Gurrutxaga azpeitiarra; helduen mailan hirugarren saria lortu du Han daude josirik sortarekin. Bertsopaper lehiaketen artean tradizio handienetakoa duena da Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa.

(Argazkia: Erniarraitz bertsozale elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide