Eneko Etxeberria Kataluniako prozesu subiranistari babesa erakutsi dioten alkateen artean izan da

Uztarria.eus 2017ko irailaren 14a

Etxeberria, hizlarien atzean, lehen lerroan, eskubitik hasi eta hirugarrena. (EH Bildu)

EH Bildu koalizioko 40 alkatek agerraldia egin dute gaur, Donostian, Kataluniako prozesu subiranista babesteko asmoz, eta, tartean, Eneko Etxeberria alkatea izan da; zehazki, urriaren 1eko galdeketa babestu duten 700dik gora alkate kataluniarrei elkartasuna adierazi diete, eta fiskaltzak haiek deklaratzera deitu izana salatu dute. "Guk ere lagunduko eta ahalbidetuko genuke herritarren autodetermizaio eskubidea bermatzea prozesu demokratiko baten bidez", adierazi dute. "Jarrera demokratikoa eta ausarta" izateagatik "jazarri" dituzten Kataluniako alkateen ondoan daudela azpimarratu dute EH Bilduko agintariek, eta Espainiako Gobernuari esan diote Kataluniak bere etorkizuna erabakitzeko "eskubide osoa" duela. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide