Añaresek 65eta 52 galdu zuen atzo Ibaizabalen aurka Galdakaon jokatu zen partidan. Ibaizabal, beraz, Euskal koparen azken faserako sailkatu da. Añares ondo hasi zen, 7-5 aurreratuz, baina, berehala Ibaizabalen defentsa nagusitu zen atsedenaldira 35-22 iritsiz. Bigarren zatian azpeitiarrak saiatu ziren, markagailuan hurbildu ere bai. Bazirudien partida amaiera estua izango zela, baina, azkenean, Ibaizabal 65-52 nagusitu zen. Kantxan markagailuan baino alde gutxiago egon zen. Azpimarratzekoak dira Maite Merketegi, Alazne Lizundia eta Ana Ugarte gazteen lana.
Libermorek 15 puntu egin ditu eta Nawezhik 14.
Bestetik, larunbatean Sammic Hosteleriak 75 eta 68 galdu zuen Oviedon, bertako taldearen aurka jokatu zuen lagunarteko partidan. Azpeitiarrek lehen zati kaxkarra egin zuten, eta ederki ordaindu zuten gero hori. Bigarren zatiko bi laurdenetan, ordea, Lolo Encinasen mutilek lana fin egin zuten; amore eman gabe eta 16 puntuz galtzen egotetik partida berdintzeko baloia izatera pasatu ziren. Buruan ACB liga duen Oviedoren aurka galdu egin zen, baina itxura ona emanda.
Portalezek 15 puntu egin ditu eta Maizak 10.