Bestelako proiektuetan ere bagabiltzan arren, #annapurnaII_86 kasu, gure ohiko jarduna asteazkenean hasiko dugu, irailaren 20an. Aldaketekin gatoz, berrituta: hemendik aurrera filmen emanaldiak Dinamoan izango dira, hileko hirugarren asteazkenean, 21:00etan. Saio bakoitza zaindu eta goxatu asmotan gara, lehenaz gain, eta emanaldi bakoitzak solaserako bidea ematea nahi genuke.
Aukeratuta ditugu urtea bukatu arteko filmak:
- Irailaren 20an: Le Grand Cahier. János Szász, 2013, Hungaria. Azpitituluak euskaraz.
- Urriaren 18an: Estiu 1993. Carla Simón, 2017, Katalunia.
- Azaroaren 22an: Rara. Pepa San Martin, 2016, Txile.
- Abenduaren 20an: La Belle Saison. Catherine Corsini, 2015, Frantzia-belgika. Azpitituluak euskaraz.
Sarrera 3 euro izango da; zineklubeko bonoarekin , berriz, doan.
Gonbidatuta zaude Paradisuko txoko berrira.
Informazio gehiago: www.paradisuzinema.com