Iraila iristearekin batera, Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteko merkatariek Stock Azoka egingo dute beste urte batez. Ostiralean eta zapatuan aterako dituzte kalera beraien produktuak, prezio beheratuetan.
Ostiralean, postuak arratsaldez izango dira zabalik, 16:00etatik 21:00etara. Zapatuan, berriz, goizean zein arratsaldean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Aurtengoan, guztira 43 saltoki izango dira ekintzan parte hartu eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio ezin hobeetan eskainiko dituztenak. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da. Bertan, 26 saltoki hauek jarriko dute postua: Arku, Ubbo, Yuritz, L.Xaxarki, Aitzaki Kirolak, Babesa Gazte Moda, Mugi Kirolak, Liho ta zura, Boca Boca, Koket, Ilargi, Otola, Jostaldi Kirolak, Koh Tao, Danetik, Pipes, Haurtxoa, Zuri-Beltz, Arantxa Haur Denda, Oinkari, Larrañaga Kirolak, Irati Gazte Moda, Tilin-Talan, Kili-Kolor, Nerea Eskulanak eta Ikus Federoptikos.
Horiez gain, beste 17 saltokik jarriko dute postua beraien dendaren aurrean. Erdikalean honako hauek izango dira: Ufito, Luix Beltza, Furundarena, Iosu Optika, Azkue, Gotain, Biur, Geu eta Agirre oparidenda. Plazan, berriz, Saltoka Haur Oinetakoak, Arkupe eta Valverde izango dira. Alde Zaharretik irtenda, Balentina Agirre plazan jarriko dute postua Edurne oinetako dendak, Mina mertzeriak, Farmazabalek, Pittinkak eta Igan etxeko gauzen dendak.
Bertanek aurreratu duenez, Azokaren hurrengo edizioan, deskontu eta eskaintza onenak lortzeko aukera izateaz gain, dibertsioa ere ziurtatuta izango da, adin guztietako herritarrei zuzendutako egitaraua antolatu baitute.
Ostiralean, 16:00etatik aurrera, haur eta gaztetxoentzako puzgarriak eta jolasak izango dira, plazan. Horrez gain, 19:30etik aurrera Stock Azokako saltokietan erosketak egin dituztenek pintxoa doan lortzeko aukera izango dute. Zapatuan, berriz, 16:30ean sorkuntzaren txokoa eta aurpegi margotzea izango dira Balentina Agirre plazan eta Perez Arregin. Ondoren, 18:00etan, magia ikuskizuna eskainiko du Iago Magok, plazan. Jarraian, Tor Magoak gertuko magia kalera eramango du.
Zozketa bat ere antolatu dute astebururako prestatutako egitasmoaren bueltan. Stock Azokako informazioa jasotzen duten esku-orriak banatuko dituzte etxez etxe, eta horiekin 100 euroko erosketa bono baten zozketan sartzeko aukera eskainiko dute. Zozketan parte hartzeko, esku-orria bete beharko da, eta Azoka Plazan jarriko duten kutxa batean sartu beharko dute parte hartu nahi duten herritarrek. Zapatuan egingo dute zozket parte hartu dutenherritar guztien artean, 21:00etan.
Aukera ederra izango da asteburuaz gozatu eta herriko saltokien deskonturik hoberenak aprobetxatzeko.