Migel Angel Elustondo idazle eta kazetari azpeitiarrak I. (H)Ilbeltza beka irabazi du. (H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak urte hasieran abiatu zuen lehenengoz beka, eta gaur jakinarazi dute sariduna.
6.000 euro jasoko ditu, beraz, azpeitiarrak, eta, urtebeteko epean, nobela beltz bat sortu beharko du. Ondoren, Txalaparta argitaletxeak argitaratuko du liburua. Era berean, (H)ilbeltza elkarteak antolatzen duen Euskal Nobela Beltzaren Asteko Idazleekin Solasean ekimenean hartuko du parte Elustondok.