Trikitiak Urola bailaran izan duen ibilera aztertzen ari da Trikigiro elkartea

Ikerketaren barruan, inguruko soinu-jotzaile eta pandero-jotzaileen izenen zerrenda osatu nahi du Trikigirok. Horregatik, elkarteak dei egin die Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo eta Beizamako soinu-jotzaile eta pandero-jotzaileei galdetegi bat bete dezaten. 

Trikitiak gure zonaldean izan duen ibilera aztertzen ari da Trikigiro Kultur Elkartea. Ikerketa horren barnean, zonalde honetan izan diren soinu-jotzaileen eta pandero-jotzaileen izenen zerrenda osatu nahi da.

Hori horrela, trikitilari edo pandero-jotzailea bazara, edo inoiz ikasten aritu bazara, honako galdetegia bete, minutu bateko kontua da. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Oharra: Zabaldu inguruko trikilitariei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide