Hasi da Stockaren asteburua

Uztarria.eus 2017ko ira. 22a, 21:04

Bertan Merkatari Elkarteak antolatutako Stock Azokari harrera egiteko, koloredun banderatxoz apainduta agertu dira Erdikalea eta Azoka Plaza gaur, ostirala. Eguerdia iristerako hasi dira azokan parte hartuko duten 43 saltokiak arratsalderako azken prestaketekin, eta 16:00ak aldera zabaldu dituzte postuak.

Erdikalean, beren produktuak kalera atera dituzte Ufitok, Luix Beltzak, Furundarenak, Iosu Optikak, Azkuek, Gotainek, Biurrek, Geuk eta Agirrek. Azoka Plazan berriz, 26 saltokik hartu dute leku: Arkuk, Ubbok, Yuritzek, L.Xaxarkik, Aitzaki Kirolakek, Babesa Gazte Modak, Mugi Kirolakek, Liho ta Zurak, Boca Bocak, Koketek, Ilargik, Otolak, Jostaldi Kirolakek, Koh Taok, Danetikek, Pipesek, Haurtxoak, Zuri-Beltzek, Arantxa Haur Dendak, Oinkarik, Larrañaga Kirolakek, Irati Gazte Modak, Tilin-Talanek, Kili-Kolorrek eta Nerea Eskulanakek. Plazan, berriz, Federopticos Ikus, Saltoka Haur Oinetakoak, Arkupe eta Valverde izan dira. Alde Zaharretik aparte, Balentina Agirre plazara irten dira Edurne oinetako denda, Mina mertzeria, Farmazabal, Pittinka eta Igan. 

Postuak zabaldu dituztenetik, jende andana hurbildu da Stock Azokara. Txikienek ere izan dute zertaz gozatu. Izan ere, Bertanek antolatuta, puzgarriak eta jolasak izan dira plazan, 16:00etan hasita. Gainera, gaur 19:30etik aurrera Stock Azokako saltokietan erosketak egin dituztenek pintxoa doan lortzeko aukera izango dute. 

Gaur 21:00ak arte izango da zabalik Stock Azoka. Bihar, aldiz, egun osoan zehar egongo dira zabalik 43 saltokien postuak. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara. Gaztetxoenentzat, sorkuntzaren txokoa eta aurpegi margotzea izango dira Balentina Agirre plazan eta Perez Arregin, 16:30etik aurrera. Ondoren, 18:00etan, magia ikuskizuna eskainiko du Iago Magok, plazan, eta jarraian, magia kalera eramango du Tor Magoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide