Loiola, 'seiscientos' zaleen topaleku

Uztarria.eus 2017ko ira. 24a, 13:00

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen arteko laugarren topaketa ari dira ospatzen gaur, Azpeitian. Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako seiscientoszaleak Loiolan elkartu dira, 10:00etan, eta, ondoren, herriko hainbat txokotatik itzulia egitera abiatu dira. Azpeitiko hainbat auzotatik igaro ostean, Nuarbeko Ibai-Eder urtegira joango dira, eta handik Zestoara. Zestoan autoak aparkatu eta Lili jauregia bisitatuko dute. Ondoren, Seat 600ak hartu, eta Azkoititik buelta eman ondoren, Azpeitian egingo dute mokadua. Herriko hainbat Seat 600 autoez gain, Irundik, Oreretatik, Beasaindik, Tolosatik eta Zumarragatik etorritako 14 Seat 600 izan dira ikusgai Loiolan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide