Basanderiek, herria morez margotzeko prest

Uztarria.eus 2017ko ira. 26a, 12:11

Martxan hasi da Basanderiek, Azpeitiko Emakume Gazteen Talde Feminista. Atzo, astelehena, egin zuten aurreneko batzarra plazan, eta elkarren arteko aurreneko harremanak egiten aritu ziren. Izan ere, "eragiten hasi aurretik, gune eroso bat" sortu nahi dute. Oraindik motorrak berotzen ari dira, eta horregatik dei egin diete herriko neska gazteei taldera batu daitezen, bakoitzaren esperientziak eta aldarriak elkarbanatzeko.

Aspaldian Azpeitian talde feminista baten "falta" sumatzen zutela eta sortu dute Basanderiek. Borroka feministak egunerokotasunean presentzia izatea "beharrezkoa" dela uste dute, eta hori lortzeko lanketak abiatuko dituzte gai ezberdinen inguruan. Harremanez, gorputzaz, genero rolez zein indarkeriaz arituko dira, besteak beste.

(Argazkia: Basanderiek)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide