Urria iristearekin batera hasiko du ikasturtea Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Datorren astean hasiko dira bertso-eskolekin Azpeitian, Azkoitian zein Zestoan, eta eskoletan izena eman nahi dutenek erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita egin dezakete. Ernairraitzek azaldu duenez, "bertsotan jakin beharrik ez dago bertso-eskolara joateko, bertsozale guztientzat zabalik daude ateak".
Honako hau Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak matrikulazio kanpainarako prestatu duen bideoa da: