Zapatuan itxiko da Klik! argazki lehiaketara irudiak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2017ko ira. 27a, 13:55

Azken txanpan dago 2017ko Klik! argazki lehiaketa. Zapatura arte, irailaren 30era arte, bidal daitezke irudiak lehiaketan parte hartzeko, orkatzke@gmail.com helbidera.

Orkatz Kultur Elkarteak uda sasoian urtero antolatzen duen lehiaketa da Klik!, eta "Euskal presoak" da gaia. Parte-hartzaileek opor garaian presoen aldeko banderola agertzen den irudiak aurkeztu behar dituzte lehiaketara. Ondoren, aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa jarriko dute Orkatz tabernan, eta herritarrek emandako bozen bidez erabakiko da argazki irabazlea zein den.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide