Txisteratik egun magikoaren bigarren edizioa gerturatzen ari da, eta haren antolatzaileek egitasmoa iragartzeko bideoa kaleratu dute gaur. Oraindik ez dute zehaztu urriaren 7rako prestatu duten egitaraua, baina Kulturaz kooperatibak aurreratu duenez, egun horretan gertuko magia emanaldiak, karpa magikoa eta magia gala izango dira.
Iazko Txisteratik eguna arrakastatsua izan zen. Honako lotura honetan ikus daitezke ekitaldietako irudiak, eta honako lotura honetan bideoa.