Trini Fox eta Sermond's taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar, Orkatzen

Uztarria.eus

Azpeitiko eta Azkoitiko Trini Fox taldeak eta Elorrioko Sermond's laukoteak zuzenekoak eskainiko dituzte bihar, ostirala, Orkatzen. Trini Foxek kaleratu berri duen Letaginak diskoaren abestiak eskainiko dizkie bertaratzen direnei. Elorrioko taldeak, berriz, punk rock doinuak nagusi dituen Sermond's lana taularatuko du. 23:00etan hasiko dira kontzertuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide