Aurrerapauso bat gehiago Kulturazen eta Bertanen arteko elkarlanean

Zabaleta eta Otamendi sinadura-ekitaldian, Sanagustin kulturgunean.

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Kulturazek eta Bertanek, elkarrekin lanean jarraitzeko konpromezua hartuta. Aurrez egin dituzte bi erakundeen interesak bat egin eta sinergiak baliatzea ahalbideratu duten elkarlan puntualak, eta horiek indartzea da oraingo helburua. 

Aspalditik dihardute lankidetzan oinarritutako ekintzak egiten Kulturaz Kooperatiba Elkarteak eta Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Hainbat izan dira bi erakundeen interesak bat egin eta sinergiak baliatzea ahalbideratu duten elkarlan puntualak: babesletzak, zozketaturiko afari eta sarrerak, moda desfileak…

Orain, bi elkarteen arteko harremanean pauso berri bat eman dute lankidetza-hitzarmen bat sinatuta. Modu horretan, Kulturazek eta Bertanek elkarlanean lan egiten jarraitzeko konpromezua hartu dute, orain arte bien artean izandako elkarlana paperean formalizatuz. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean jartzeko, duela aste batzuk sinadura-ekitaldia egin zuten Jose Luis Otamendi Kulturazeko ordezkariak eta Karmele Zabaleta Bertaneko presidenteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide