Hainbat lantokitan elkarretaratzeak egin dituzte Kataluniari babesa erakusteko

Uztarria.eus

LAB, ELA, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek kontzentrazioak deitu dituzte gaurko. Langileei dei egin diete lantoki aurrera ateratzeko Kataluniarekiko elkartasuna adieraztera, atseden-orduan. Azpeitian, hainbat izan dira deialdira batu direnak: San Martin egoitzako langileak eta egoiliarrak, Bieleko langileak, Glualekoek, Astigarraga Kit Linekoek, Azpeitiko ikastola Ikasberrikoek, udal langileek eta Udal Gobernuko ordezkariek. Guztiek argazkia atera dute beren lantokien aurrean, Kataluniari eta gaur han egiten ari diren lanuzte orokorrari babesa erakusteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide