Batzar irekia egingo du bihar Azpeitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2017ko urr. 3a, 19:42

Parte-hartzailea izango da bilera. Izan ere, EH Bilduko kideek proposatutako gaien inguruko informazioa emango dute; eta, ondoren, herritarrek aukera izango dute galderak eta ekarpenak egiteko. Hizpide izango dira Kataluniaren eta Euskal Herriaren egoera politikoa, herrigintza eta EH Bilduren saretze prozesua. 

Azpeitiko EH Bilduk batzar irekia egingo du bihar, asteazkena, 19:00etatik 20:30era, Baigeran. Parte-hartzailea izango da bilera. Izan ere, EH Bilduko kideek proposatutako gaien inguruko informazioa emango dute; eta, ondoren, herritarrek aukera izango dute galderak eta ekarpenak egiteko.

Uda aurretik abian jarritako prozesuarekin lanean ari da EH Bildu. Hain zuzen, herritarrek parte hartzeko guneak sortu eta indartuko genituela esan genuen, eta biharkoa horretarako aukera bat izango da. Izan ere, herritarrak erdigunean dituen proiektu politikoan sinisten dugu.

Hiru multzotan bana daitezke biharko batzarrean hitz egingo diren gaiak:

  • Egoera politikoa: Katalunia eta Euskal Herria.
  • Herrigintza: Etxebizitza politika, hondakinen bilketa sistema, herri hezitzaileak, azoka plaza, Sormen gunea eta abar.
  • EH Bilduren saretze prozesua.

Kataluniarekin bat

Bestalde, Azpeitiko EH Bilduk bat egiten du Kataluniari babesa adierazteko eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatzeko deitu diren mobilizazio guztiekin. Argi dugu zein den gure lekua, eta ekitaldi guztietan parte hartuko dugu Azpeitian zein nazio mailan. Gaur bertan, esaterako, udalerri guztietan kazeroladak errepikatzeko deia egin du euskal gehiengo sindikalak, Kataluniako lan-uztearekin bat egiteko. 

Horrenbestez, kataluniarrei babesa emateaz gain, gure begirunea erakutsi nahi diegu, beraien duintasunagatik, gauzak egiteko moduagatik, ausardiagatik. Haien ondoan egoteko momentua da. Eredu dira guretzat, eta bidea egiten hastea dagokigu Euskal Herritik ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide