60 lagun inguru atera zen kalera atzo, urriak 3, kazolak eskutan, Kataluniari babesa erakusteko elkarretaratze zaratatsura. 22:00etan elkartu ziren plazan, eta Alde Zaharreko kaleetatik igaro ziren ondoren. Plazan amaitu zuten errepresioaren aurkako mobilizazioa. Baina ustekabe batekin egin zuten topo atzoko elkarretaratzera batu zirenek. Izan ere, Erdikalean behera zihoazela kataluniar bat "gracies!" oihuka hasi zen, eta plazaraino jarraitu zuen gainerako azpeitiarrekin, kalejira zaratatsuan. Lapiko hotsak isiltzean, eskerrak eman zizkien elkartasun mobilizazioan parte hartu zuten guztiei. Atzo hartutako irudiekin osatutako bideoa da honakoa.