Argazki erakusketa zabalduta, abian da Tuba Jaialdia

Uztarria.eus 2017ko urr. 4a, 20:38

VIII. Tuba Jaialdiaren barruan antolatutako argazki erakusketa zabalik da jada. Atzo, asteartea, jarri zituzten ikusgai iazko edizioan Alaitz Ruiz, Albeto Beloki eta Borja Eizagirre argazkilariek ateratako irudiak Sanagustin kulturgunean. Erakusketara bertaratu nahi dutenek hilaren 17ra arte izango dituzte ikusgai hiru artisen lanak. 

VIII. Tuba Jaialdiko egitaraua, osorik:

Urriaren 3tik urriaren 17ra: #TubaJaialdia2016 argazki erakusketa Sanagustinen.

Urriak 7: Hernaniko musika banda eta bakarlaria, Lekeition, 20:00etan.

Urriak 8: Azpeitiko Udal Musika Banda eta bakarlariak Soreasun, 13:00etan.

Urriak 12: Musika tresnaz mantenimendu tailerra, Azpeitiko Musika Bandaren egoitzan.

Urriak 12: Euskadi Low Brassen eta Zigor Iturrietaren (Txoriene) kontzertu gastronomikoa, Sanagustin kulturgunean, 18:30ean. Sarrerak 15 euro balio du, eta Sanagustinen eta Juantxo Txiki tabernan daude salgai.

Urriak 13: Hernaniko musika banda eta bakarlariak, Hernanin 20:00etan.

Urriak 14: Tuba Eguna, Azpeitian.

  • 09:00etan: Musikariei arrera.
  • 09:30ean: Beroketa eta teknika lanketa. Tubak David Muñozekin –Gijongo kontserbatorioko tuba irakaslea– Azpeikiko bandaren egoitzan, eta bonbardinoak David Abellanekin –Bilboko musika bandako bonbardino bakarlaria–, Dinamoa sormen gunean.
  • 10:30ean: Entsegua J.C. Ribellesen zuzendaritzapean.
  • 11:15ean: Hamaiketakoa Zokoa elkartean.
  • 12:00etan. Brass School unitate didaktikoaren aurkezpena, Eduardo Noguerolesen –Valentziko kontserbatorioko tuba irakaslea– eskutik.
  • 12:30ean: Entsegua J.C. Ribellesen zuzendaritzapean.
  • 14:30ean: Bazkaria Zokoa elkartean.
  • 16:30ean: Entsegua J.C. Ribellesen zuzendaritzapean.
  • 19:00etan: Kontzertu nagusia, Olatz Praten eta Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako abesbatzaren laguntzarekin.
  • 21:00etan: Afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 23:00etan: Amaiera kontzertua: Antonio Rodriguez eta La Sucro Band.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide