Sammic ISB-Ourense partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko urr. 5a, 13:34

Asteartean jokatuko dute partida Sammic Hosteleriako mutilek, Azpeitiko kiroldegian. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, astearteko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. 

Sammic Hosteleria ISBko mutilek hitzordua dute hurrengo asteartean, urriaren 10ean, Azpeitiko kiroldegian. Galiziako Ourense taldea izango dute parez pare, 20:30ean hasita. Partida horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. 

Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, astearteko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. Uztarriak asteartean bertan deituko dio saridunei, sarrerak nola eskuratu azaltzeko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide