Tuba Jaialdiaren egitarauaren barruan, Udal Musika Bandak eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute igandean, 13:00etan, Soreasu antzokian. Tuba eta Bonbardino topaketen 8. edizioan kontzertu berezia eskainiko dute herriko musikariek, eta hainbat kantutan bakarlari gisa ariko dira Iker Lizartza, Agustin Jimenez eta Beñat Etxabe.