Aibayon/k hitz sorta berri bat!

Uda osoan firin-faran ibili ostean, zuen ehundaka hitz aurkitu ditugu bueltan gure postontzian. Hori dela eta, oraingo honetan dozenerdiye baino gehiago dira webgunean sartu ditugun hitzak; bi dozena pasatxo, alegia.

'A' hizkiarekin hasten diren ekarpenak jaso ditugu: albakaye, amorraye, astapaolak, axaye... Hitz berri guztiak zein lehendik webgunean ditugunak ikus ditzakezue azpeitiarreznatul.weebly.com helbidera sartuta.

Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu proiektu berri eta interesgarri batekin lanean hasi garela, zuek bidalitako ekarpenei zuku gehiago ateratzeko. Kontatuko dizuegu...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide