Joxe Luis Albizuri Azpeitiko bizilagunak hirugarren postua eskuratu du BUTS Basque Ultratrail Series zirkuituko sailkapen orokorrean.
Lau lasterketa hauek osatzen dute proba: Bilbo-Gasteiz, Gasteiz-Iruñea, Iruñea-Donostia eta Donostia-Bilbo. Denera, ia 500 kilometro egin dituzte lau lasterketatan parte hartu dutenek. Azken proba –Donostia-Bilbo– joan den asteburuan jokatu zuten. Guztira, 48 lagunek amaitu dituzte lasterketa guztiak.
1953. urtean Sheve Peña mendizaleak Euskal Herriko lau hiriburutako katedralak lotu zituen, mendiz mendi ibili eta gero. Haren omenez, 53 urte geroago, lau lasterketa jokatzea erabaki zuten BUTSen antolatzaileek.