Pablo Und Destruktionek kontzertua eskaini zuen ostiralean

Uztarria.eus 2017ko urr. 16a, 16:33

Pablo Und Destruktionek kontzertua eskaini zuen joan zen ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Popa, psicodelia, folka nahiz rocka uztartu zituen artistak ibilbideko laugarren diskoa, Predacion, aurkezteko Azpeitian eskaini zuen emanaldian. Kulturaz kooperatibak eta Son Estrella Galiciak elkarlanean antolatu zuen kontzertua. Alberto Beloki argazkilariak hainbat irudi hartu zituen ostiraleko kontzertuan, eta Kulturazen Flickr kontuan ikus daitezke horiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide