Lodifobiaz hizketan arituko dira zapatuan Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko urr. 17a, 18:41

18:00etan hasita, hitzaldia eskainiko du Itsaso Ramonak. Gaian interesa duen herritar oro hurbil daiteke solasaldira. Bertan, honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira, besteak beste: "Zein da loditasunaren konnotazioa? Zer da lipofobia? Zer da lodifobia? Zer da lodiaktibismoa? Zertarako balio du gorputz aniztasunaren mugimenduak?".

Zer da gorputza? Nork inposatzen ditu arau estetikoak? Zertarako? Edertasuna pribilegioa al da? Loditasunaren konnotazioa zein da? Zer da lipofobia? Zer da lodifobia? Zer da lodiaktibismoa? Zertarako balio du gorputz aniztasunaren mugimenduak? Galdera hauei erantzuteko, zein zeure buruari sarritan egin dizkiozun hainbat galdera berri besteekin partekatzeko irrikitan bazaude, etor zaitez Ramonak lodiaktibismo taldekoekin hausnartzera! 18:00etan hasiko da solasaldia, Emakumeen Txokoan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide