Kataluniako Errepublikari ongietorria eman diote herritarrek

Uztarria.eus

Katalunia estatu independente deklaratu zuen atzo parlamentuak, eta Kataluniako Errepublikari ongietorria emateko hainbat ekitaldi egin zen han eta hemen. Azpeitian, esaterako, dozenaka lagun elkartu ziren plazan, eta horiek estatu independente berriaren aldeko topa egin zuten, L'estaca abestu ostean. Trikitilariak ere aritu ziren giroa alaitzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide