2017/12/01 - 2017/12/02 11:00

Sobietar Batasunaren inguruko mintegiak.

Sobietar Batasunaren inguruko mintegiak.
Gaztetxea, Azpeitia
Egunak: Abenduak 1 eta 2 (Ostirala eta larunbata). Lekua: Azpeitiko Gaztetxie. Azalpena: Hitzaldi birari amaiera emateko, eta Sobietar iraultzaren 100. urteurrena gogora ekarriz, bi eguneko egitaraua prestatu dugu Azpeitiko Gaztetxean. Sobietar esperientziaren hastapenean berebiziko garrantzia izan zuen politikari iraultzailearen obra kritikoa aztertuko dugu lehenik, Leninen Estatua eta Iraultza. Fanzine erakustaldia zein poesia emanaldiak ere prestatu dizkigu Aimar Uribesalgo Oñatiarrak ostiral, baita larunbat arratsaldeko hitzaldia ere, non ekologismotik Sobietar Batasunari zein marxismoari kritika burutzen saiatuko den. Larunbat goizean Jon Kortazar historialariak Sobietar Batasunaren botere konstituzioaren nolakotasunak azalduko dizkigu, baita langile botereak 1920ko hamarkadan Errusian izan zituen zailtasunen inguruko azalpena emango ere. Egitaraua: – Ostirala, abenduak 1: 18:00tatik aurrera Fanzine erakustaldia. (4 fanzine eta musika bilduma) 18:30 Leninen estatua eta iraultza tesiaren gaineko eztabaida (Aimar Uribesalgo). Ondoren afaria 22:00tan poesia emanaldia (maxusta-leninista). – Larunbata, abenduak 2: 11:00tan hitzaldia: 1917- 1921 Sobietak langile botere erreal bezala, estatu artikulazioa eta gerra komunismoa (Jon Kortazar, historialaria). Ondoren bazkaria 17:00tan hitzaldia: Sobietar Batasunari kritika ikuspegi ekologistatik (Aimar Uribesalgo).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide