Uda Txindoki mendiaren magalean igaro ondoren, Abel Segurola artzain azpeitiarrak 500 buruko artaldea Loiolako santutegiaren ondoko belardi batera eraman du gaur eguerdian. Segurolak Uztarriari adierazi dionez, izatez 600 buru ditu, baina haietatik 100 umea egiteko daude, eta haiek aurretik ekarri zituen etxera, Urrakin duen Urreta Txiki baserrira. Aralarretik Azpeitira 50 kilometro inguruko bidea oinez egin du Segurolak, hiru egunetan. Herriko kaleetan postal polita utzi dute Segurola artzainak eta haren artaldeak.