Abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka, eta dagoeneko jakinarazi du Ahotseneak egun horietarako prestatu duen egitaraua. Ahotseneak 10. urteurrena du aurten, eta Azpeitiko musika talde hainbatek berrien aurkezpenak egingo dituzte bertan.
Hona hemen, herriko musikariek egingo dituzten aurkezpenen datak eta orduak:
Abenduak 7, osteguna:
- 16:20tik 16:50era: Erokomerik Izan diskoa aurkeztuko du.
Abenduak 8, ostirala:
- 17:00etatik 17:30era: The Friday’s Crewk Harresien gainetik diskoa aurkeztuko du.
Abenduak 9, larunbata:
- 13:00etatik 13:30era: Trini Fox taldeak Letaginak diskoa kalerat
Abenduak 10, igandea:
- 16:20etik 16:50era: Enekorak Maitatzea nahiago diskoaren zuzenekoa emango du.