Memoriaren Eguna dela eta, elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Udalak biharko

Uztarria.eus 2017ko azaroaren 9a

Iazko Memoriaren Eguneko elkarretaratzea.

Bihar Memoriaren Eguna dela eta, Azpeitiko Udalak elkarretaratzea deitu du 12:00etarako, plazan. Bost minutuko kontzentrazioa izango da, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die udalak.

Bihar Memoriaren Eguna dela eta, Azpeitiko Udalak elkarretaratzea deitu du 12:00etarako, plazan. Bost minutuko kontzentrazioa izango da, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die udalak. Erakundeak azaldu duenez, egunero da beraientzat Oroimenaren Eguna, "egunero da etorkizunera begiratzeko" eguna: "Gaurkoa ere bizikidetzaren aldeko apustua indartzeko beste egun bat da". Udalarentzat "lehentasuna" da "oroimenean oinarritu behar diren bakea eta bizikidetza" lortzea. "Bide horretan gure konpromisoa derrigorrezkoa da. Biolentzia ezberdinak jasandako sufrimendua aitortuz eta oroimenarekin eraiki nahi dugu etorkizuna, inor baztertu gabe". Udalak azaldu duenez, "ezin" dute iragana aldatu: "Baina etorkizuneko lezio sakonak atera daitezke, errespetuarekin aritu gaitezen gaurko egunaz eta egunero".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide